R1b haplotalde

R1b haplotaldearen hedapen mapa

R1b haplotaldea, M343 ere deitua, Y kromosomaren giza-haplotaldeetako bat da, mendebaldeko Europan, batez ere Ozeano Atlantikoaren kostaldean, non biztanleen % 90ean agertzen den, arruntena dena. Gaur egun, emigrazioa dela eta, Amerikako eta Ozeaniako biztanleen artean ere arrunta da. Ehuneko txikiagoak aurki daitezke ekialdeko Europan, Anatolian, erdialdeko Asian, Ekialde Hurbilean, hegoaldeko Asian eta Afrikan, hala nola aljeriar arabiarretan ( % 10),[1] Kamerungo ipar-mendebaldean, Niloko eskualdean eta Sahelen.

Nukleotido sinplearen 29 polimorfismo ingururen presentziak R1b haplotaldea definitzen du;[2] horietatik ezagunena M343 da, 2004an aurkitua.[3] R1-M173tik eratorria, ziurrenik Ekialde Hurbilean duela 20.000 urte sortua, eta bere ondorengo nagusiak M269 (Europa), M73 (Erdialdeko Eurasia) eta V88 (Afrika) dira.

  1. 11/102, Analysis of Y-chromosomal SNP haplogroups and STR haplotypes in an Algerian population sample. ., Robino et al. 2008
  2. R1b Y-full tree Haplogroup YTree v8.10.00 2012-2021 YFull™
  3. Cinnioglu, Cengiz; et al. (2004ko urtarrila). «Excavating Y-chromosome haplotype strata in Anatolia» Human Genetics 114 (2): 127–148.  doi:10.1007/s00439-003-1031-4..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy